Espainiako II. errepublika eta frankismoaren biktimak oroitu dituzte

Erabiltzailearen aurpegia berria 2022ko api. 15a, 00:00

Atzo 91 urte bete ziren Espainiako bigarren errepublika aldarrikatu zutela. Euskal Herriko hainbat tokitan ekitaldiak egin zituzten urtemuga oroitzeko eta 1936ko gerran fusilatu eta errepresaliatu zituztenak omentzeko. Nafarroan, fusilatuen aldeko hiru ekitaldi egin zituzten. Iruñean, AFFNA-36 Nafarroako Fusilatuen Senideen Elkarteak antolatuta, ehunka lagun bildu ziren 1936ko gerran fusilatu eta errepresaliatu zituztenak omentzeko. Bestalde, EH Bilduk Sartagudan antolatu zuen biktimen aldeko omenaldia, eta Bel Pozueta diputatuak gogoratu zuen biktimak ezkerreko ideiak defenditzeagatik hil zituztela. Tuteran, berriz, Podemosek, IUk eta Batzarrek elkarretaratzera deitu zuten, eta frankismoaren aurka borrokatu zirenen «memoria eta duintasuna» goratu.

Eibarren, bandera

Eibarren (Gipuzkoa) aldarrikatu zuten lehenengoz Espainiako bigarren errepublika, 1931ko apirilaren 14an, eta atzo Gipuzkoako PSE-EEk bertan ospatu zuen urteurrena. Urtero bezala, Espainiako errepublikaren bandera igo zuten PSEren egoitzan. Bestalde, PSE-EEko gazteek «ausardia» eta «koherentzia» eskatu zizkieten alderdiei Espainian errepublika bat ezartzeko.

Pilar Garrido Ahal Dugu-ko idazkari nagusiak, berriz, errepublikaren balioak goraipatu zituen: «Errepublikanismoak memoria oinarri duen bestelako eredu ekonomiko eta sozial bat ahalbidetzen du».

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide