Tortura ikertzeko eskatu dute Nafarroako hamar kultur sortzailek

Erabiltzailearen aurpegia berria 2022ko mai. 10a, 00:00

Nafar herritarrek jasan dituzten tortura kasuak ikertzeko «ikerketa ofizial, zientifiko eta independente bat» martxan jartzea: hori eskatu dute hamar kulturgile nafarrek, kaleratu duten manifestu baten bidez. Horrez gain, ekainaren 25ean -Torturaren Biktimak Babesteko Nazioarteko Egunaren bezperan- herrialdeko torturatuentzat «aitortza, erreparazioa eta berriz ez gertatzeko bermea» aldarrikatzeko Nafarroako Torturatuen Sareak antolatutako manifestaziora deitu dute.

Oraingoz, Saioa Alkaiza, Abel Azkona, Montxo Armendariz, Santos Bregania, Aingeru Epaltza, Irati Jimenez, Nerea Loron-La Furia-, Aitor Merino, Dora Salazar eta Laura Villanueva Arteagak sinatu dute manifestua, baina kulturaren munduko beste zenbait jende ere deitu dute, ekinbidera batu daitezen.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide