Legebiltzarrak «kezka» agertu du ultraeskuinarekin

Erabiltzailearen aurpegia berria 2022ko mai. 13a, 00:00

GASTEIZ. Eusko Legebiltzarraren gehiengoak «kezka» agertu du eskuin muturraren eta neofaxismoaren hazkundea dela-eta, eta arbuiatu egin ditu munduan gertatzen ari diren «polarizazio politiko eta militar populistak, totalitarioak eta inperialistak». EAJk, EH Bilduk, PSE-EEk eta Elkarrekin Podemos-IUk adostu dute testua, eta haien botoekin egin zuen atzo aurrera. Eskuin muturreko indarren «gorrotozko estrategiei» eta «beldurraren eta diskriminazioaren» apologiari aurre egiteko konpromisoa jaso dute testuan. PP+ C's eta Vox testuaren aurka daude.

Desberdintasun sozialen aurka eta demokraziaren alde lanean jarraitzeko borondatea ere agertu du legebiltzarrak, iritzita hori dela bidea eskuin muturreko ideologiak eta indar neofaxistek «porrot» egin dezaten. Halaber, lau taldeek egin dute giza eskubideak, norbanakoak eta kolektiboak babestuko dituen Europa baten alde.

EAJk deitoratu du eztabaidarekin Voxi aukera ematen zaiola bere ideologia zabaltzeko. «Istilua eta zalaparta da ultraeskuinak behar duena», esan du Joseba Egibarrek. Garikoitz Mujikak (EH Bildu) ultraeskuinaren kontrako osasun hesi bat eratzeko eskatu du. Bat etorri dira PSE eta EP-IU, eta Voxekin itunak egiten dituztenei bidea ixtea proposatu dute.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide