Ezkerra EH Bilduren inguruan batzera deitu dute 20 lagunek

Erabiltzailearen aurpegia berria 2022ko mai. 17a, 00:00

Politikako, gizarte mugimenduetako eta sindikalismoko hogei lagun inguruk «jatorri eta ibilbide ezberdinetako ezkerra elkartzeko» beharra defendatu dute, eta elkartze hori jada existitzen den «alternatiba baten» inguruan eraikitzera deitu. Hala, EH Bilduren inguruan elkartzeko deia egin dute Isabel Lopez Aulestia eta Jose Navas Ezker Batuko kargudun ohiek, Paul Nicholson EHNEko buru ohiak, eta Angel Elias EHUko irakasleak, besteak beste.

Koalizioak, berriz, Nafarroako eta Iruñeko hautagaiak zein izango diren baieztatu du, barne bozketen emaitzen berri emanda. Laura Aznalek botoen %97,7 jaso ditu, eta Joseba Asironek, %98,9.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide