Auzitegi Nazionalak epaiketarako data jarri dio Urrutikoetxeari: 2024ko urtarrila

Erabiltzailearen aurpegia berria 2022ko mai. 19a, 00:00

MADRIL. Ez dute oraindik Espainiaratu, baina Espainiako Auzitegi Nazionalak jada jarri dio data Josu Urrutikoetxeari: 2024ko urtarrilaren 9, 10 eta 11n izanen du epaiketa Madrilen, 1987an Zaragozako Guardia Zibilaren kuartelaren aurka egindako atentatua leporatuta. Auzitegiak zehaztu du estradizio bidez eramanen dutela Espainiara, Frantzian dituen auziak bukatu ondoren edo behin-behinean entregatuta. Bestalde, Parisko Dei Auzitegiak irailaren 14ra atzeratu du Garikoitz Aspiazu euskal presoaren Espainiaratzeari buruzko erabakia.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide