Alokairu soziala sustatzeko lege egitasmoa atzera bota dute

Erabiltzailearen aurpegia berria 2022ko eka. 3a, 00:00

Eusko Legebiltzarraren gehiengoak atzera bota zuen atzo alokairu soziala sustatzeko asmoz EH Bilduk proposatutako lege egitasmoa. Elkarrekin Podemos-IUk ez gainerako taldeek ekinaldiaren aurka bozkatu zuten osoko bilkuran, eta, beraz, legebiltzarrak ez zuen tramiterako onartu. Aurrez, Eusko Jaurlaritzak emana zuen lege egitasmoaren aurkako iritzia, eta, atzo, EAJk eta PSE-EEk kontrako botoari eutsi zioten. Aurka agertu ziren PP-C's eta Vox taldeak ere.

Zera eskatzen zuen EH Bilduk: hiriko planifikazioan legez jasotzea babes publikoko etxebizitza guztien %50 alokairura bideratzeko betebeharra, baita sustapen pribatuetan ere. Horretarako, 2006tik indarrean den Lurzoruaren Legea aldatzea proposatzen zuen. EAJren eta PSEren irudiko, koalizioaren proposamenak jabetza pribaturako eskubidea urratzen du, eta «bideraezinak» dira eskatutako aldaketak. PP-C's-k ere babestu zuen ideia hori.

Alokairu sozialarena ez zen izan legebiltzarrak atzera bota zuen proposamen bakarra. Lanbide euskalduntzeari begira, EH Bilduk eta Elkarrekin Podemos-IUk proposatu zuten estrategia bat martxan jartzeko Lanbideren prestakuntza eskaintzak euskaraz nahiz gaztelaniaz berdintasunez eskaintzeko. Haatik, aurka bozkatu zuten gainerako talde denek, eta bertan behera geratu zen.

Elikadura nahasmenduak

Osasun gai batean, ordea, erabateko adostasuna lortu zuten taldeek. Izan ere, elikadura jokabidearen nahasmenduak dituztenen arta hobetzea aho batez babestu zuen Eusko Legebiltzarrak. Zehazki, legebiltzarrak Jaurlaritzari eskatu zion hobetu ditzala Osasun Mentalerako Estrategia berrian elikadura jokabidearen nahasmenduak artatzeko programak, eta horien eraginari buruzko azterketa egin dezala.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide