Espainiako Auzitegi Nazionalak Gorka Loran euskal presoaren defentsak jarritako errekurtsoaren alde egin du, eta kalera ateratzeko baimen arrunta eman dio —2021eko irailean eskatua zuen baimena presoak—. Auzitegi Nazionaleko Espetxe Zaintzako Epaitegi Zentrala izan zen eskaeraren aurka egin zuena, iritzita beharrezkoa zela aurrez biktimei barkamena eskatu eta damutzea. Defentsak errekurtsoa jarri zuen, eta Jose Ricardo de Prada Auzitegi Nazionaleko magistratuak errekurtsoaren alde egin du, nabarmenduta barkamena eskatzea ez dela baimen arrunt bat ukatzeko legezko betekizuna.
Bestalde, auzitegiak ebazpenean gehitu du ez dagoela Loranen jardueraren ondoriozko biktima jakinik. Eztanda egin ez zuen lehergailu bat jartzea egotzita zigortu zuten, eta, hori dela eta, hilketa delitu bat egiten saiatzea leporatu zioten. Loran 2003az geroztik dago preso.
Baloraziorako aldagaia
Auzitegiak nabarmendu duenez, preso batek espetxean duen eboluzioari buruzko balorazioa egiteko orduan, kontuan hartzeko elementuetako bat izan daiteke biktimei barkamena eskatzeko gutun bat idaztea, baina, epailearen arabera, badaude horretarako beste adierazle batzuk ere. Hori horrela, Auzitegi Nazionalak berretsi egin du 2021ean espetxeko Tratamendu Batzordeak onartu zuen irteera baimena.
Auzitegiak gehitu du baimen horrek helburu duela Loran aske uzten dutenerako prestatzea, «zigorraren betetze egoera eta aurki datorkion askatasunerako aukera kontuan hartuta».
Osorik irakurri
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.
Izan bazkide