Umeak dituzten familien laguntza indartzeko eskea, ezetsita

Erabiltzailearen aurpegia berria 2022ko eka. 17a, 00:00

Maiatzaren 18an, Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak iragarri zuen urtean 100.000 euro baino gutxiagoko errenta daukaten gurasoei seme edo alaba bakoitzeko 200 euroko diru laguntza emango diela Jaurlaritzak hilero, umeak 3 urte bete arte. EH Bilduk eta Elkarrekin Podemos-IUk atzo eskatu zuten laguntza hori gutxienez seme-alabek 18 urte bete arte luzatzeko «era progresiboan». Haatik, ekinaldiak ez zuen aurrera egin. EH Bilduk eta EP-IUk laguntza sistema «unibertsal» bat proposatu zuten, besteak beste zerga kenkarien gaur egungo «erregresibotasuna» gainditzeko. Eskaera horrekin bat egin zuten Save the Childrenek eta Unicefek ohar batean. Esan zuten beharrezkoa dela laguntzak unibertsalak izatea, eta «egiturazko neurriak» eskatu zituzten haur guztien eskubideen alde.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide