Gorrotxategik interes falta leporatu dio EAJri

Erabiltzailearen aurpegia berria 2022ko uzt. 8a, 00:00

GASTEIZ. Elkarrekin Podemos-IUko eledun Miren Gorrotxategik uste du Eusko Legebiltzarrean ez dagoela Autogobernu Lantaldea suspertzeko moduko «girorik». Ganbera hartan egindako prentsaurrekoan, Gorrotxategik azaldu zuen EP-IU prest dagoela bide horretan urratsak egiteko, baina EAJren adierazpenak «su artifizialekin» alderatu zituen: «Bere esku dago lantaldea nahi duenean suspertzea, eta, ez badu egiten, ez du egiten ez duelako nahi».

Eledunak urte politikoaren balantzea egiteko baliatu zuen agerraldia, baina gobernuko presidenteorde eta Lan ministro Yolanda Diazek abiatutako Sumar —euskaraz, Gehitu— proiektuaz ere hitz egin zuen. «Ezkerreko indar politikoen arteko aliantzak» ezartzeaz gainera ere zerbait egin dezakeela uste du Gorrotxategik.

Inkestek koalizioarentzat iragartzen duten beherakadaz, berriz, azaldu zuen politikarekiko urruntzea orokorra dela herritarren artean, eta alderdi guztiei eragiten diela.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide