Agirre eta Ormazabal gogoan

Erabiltzailearen aurpegia berria 2022ko uzt. 10a, 00:00
Arabako IV. Alderdikide Eguna ospatu zuen atzo EAJk Maeztun (Araba), eta berriki hildako Xabier Agirre eta Felix Ormazabal politikari jeltzaleak omendu zituzten. Andoni Ortuzar EBBko presidenteak esan zuen biek «EAJk 127 urteko historian» izan dituen bi ezaugarri ordezkatzen dituztela: «Zerbitzu publikoa eta konpromiso etiko, zintzo eta garbia». Miguel Angel Blancoren hilketaren urteurrenaren bezperan, Ortuzarrek adierazi zuen ETAk ez zuela sekula existitu behar, eta «atentatu eta indarkeria guztiak» gaitzesten dituztela gehitu zuen.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide