berria
2016(e)tik partaide / 14747 post
Jarraitu
Euskal Elkargoarena etapa eta aro berri baten hasiera dela esan dute Etxegaraik eta Urkulluk Baionan

2017 ots 01

Gasteizera joateko gonbidapena egin dio Jaurlaritzako lehendakariak elkargokoari.
Indargabetu egin diote zigorra partida batera presoen aldeko pankarta batekin joandako zale bati

2017 ots 01

Ikusleari 3.001 euroko isuna eta sei hilabetez kirol esparruetara sartzeko debekua jarri zioten, Osasuna eta Alavesen arteko partida batera presoak etxeratzearen aldeko kartel batekin eta Arrano Belt…
Urtaranek udalbatzaren konfiantza eskatuko du aurrekontuak onartzeko

2017 ots 01

Egoera «desblokeatzeko» ezohiko bidea hartuko du Gasteizko alkateak. Oposizioak ez badu hautagai alternatibo bat aurkezten hilabeteko epean, 2017ko kontuak onartu egingo dira automatikoki
'Altsasuko auzia' zentzugabekeria dela salatu dute 214 abokatuk

2017 ots 01

Auzipetuei behin-behineko kartzela zigorra ezartzea «neurrigabetzat» jo dute. Manifestua Euskal Herriko erakundeei aurkeztuko diete
Etxegaraik Urkullu hartuko du gaur, Euskal Elkargoan

2017 ots 01

BAIONA. Jean Rene Etxegarai Euskal Elkargoko presidente hautatu berriak Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakaria hartuko du gaur, Baionan, Euskal Elkargoaren egoitzan (11:00). Bertan izango dir…
EH Bilduk gatazkari buruzko bilerak egingo ditu

2017 ots 01

GASTEIZ. Joan den larunbatean Bakerako euskal konponbidea ekintza plana aurkeztu ondotik, hurrengo asteetan eragile politiko, sozial eta norbanakoekin bilerak egingo dituztela jakinarazi du Julen Arz…
Nork pizten zuen sua?

2017 ots 01

'A los pies del caballo' liburua idatzi du Justo Arriolak, heroina trafikoan Espainiako Estatuko aparatuen ardura eta haren atzean zeuden helburu politikoak ikertzeko asmoz: «Falta zen halako lan bat…
Espetxeetako eskumena nahi du Jaurlaritzak "gizarteratzea" oinarri izateko

2017 urt 31

Maria Jesus San Jose Justizia sailburuak iragarri du Espainiako Gobernuari eskatuko diola eskumena "osorik" emateko.
Altsasuko auzia "neurriz kanpokoa" dela salatu dute 200dik gora abokatuk eta irakaslek

2017 urt 31

Abokatu eta unibertsitateko irakasle talde batek 214 sinadura bildu ditu Altsasuko auzipetuei elkartasuna adierazi eta auzia Iruñean epaitu dadila eskatzeko.
Urtaranek udalbatzaren konfiantza eskatuko du aurrekontuak onartzeko

2017 urt 31

Ostiralean egingo dute osoko bilkura. Oposizioak ez badu hilabeteko epean hautagai alternatiborik aurkezten, automatikoki onartuko dira 2017ko aurrekontuak.
Adituek sinesgarritasuna aitortu diote Txapartegiren tortura salaketari

2017 urt 31

Salatu dute inkomunikazio aldiko deklarazioetan oinarritutako epai batengatik estraditatu nahi dutela. Suitzan dago preso, iazko apiriletik
Trebiñurako lankidetza ituna lortu dute Arabak eta Burgosek

2017 urt 31

Konderriari zerbitzu publikoak bi urtez bermatuko dizkio akordioak; Trebiñuko Udalak ez du begi onez ikusi