berria
2016(e)tik partaide / 14747 post
Jarraitu
Bake prozesuari lagunduko dioten ekintzak eskatu dizkiote bakegileek Parisi

2019 uzt 08

Frantziako Gobernuaren jokabideak "bake prozesua nahitara kontuan ez hartzeko erabakia" islatzen duela salatu dute. Sinadura kanpaina bat abiatu dute Xistor Haranbururen askatasuna aldarrikatzeko.
Nazio baterako marka bat

2019 uzt 07

Udako Euskal Unibertsitateak nazio markagintzaren inguruko mintegi bat antolatu du, bigarrenez. Gako nagusiak identifikatzea eta lantzea izan da ikastaroaren asmoa.
Lau urterako bide orria, prest

2019 uzt 06

«Eskumenak osorik» garatzeko eta Foru Hobekuntzaren berritzea bultzatzeko konpromisoa hartu dute PSN, Geroa Bai, Ahal Dugu eta Ezkerrak. Desadostasun batzuk jaso dituzte, baina ez AHTa
Programa «anbiziotsua» hitzartuta, 14tik aurrera adostuko dute gobernua

2019 uzt 06

PSN, Geroa Bai, Ahal Dugu eta Ezkerrako zuzendaritzek onetsi beharko dute akordioa. Navarra Sumak «PSE bihurtzea» leporatu dio PSNri
Preso segituko du Haranburuk, auzitegiak aske uzteko erabakia hartu arren

2019 uzt 06

Fiskaltzak helegite bat jarri dio auzitegiaren erabakiari, eta bi hilabeteko epean aztertu beharko dute. Ipar Euskal Herriko hautetsiek fiskaltzaren jarrera salatu dute
EAko Berme Batzordeak primarioen prozesua eten du behin behinean

2019 uzt 06

Datu baserako sarbidearen inguruko desadostasunengatik ebatzi dute geldiaraztea. Asteartean bilduko da Gezuraga Berme Batzordearekin
IAko kide ohi bat atxilotu dute Iruñean, 2016an Leioan izandako istiluekin lotuta

2019 uzt 06

IRUÑEA. Espainiako Poliziak Ikasle Abertzaleetako kide ohi bat atxilotu du Iruñean, 2016an EHUren Leioako (Bizkaia) campusean izandako istiluekin lotuta. Libre utzi dute gero. Sei lagunek erabaki zut…
Kredentzialak jaso dituzte Ertzaintzaren 27. promozioko 324 gizon-emakumek

2019 uzt 06

ARKAUTI. Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak kredentzialak banatu dizkie Ertzaintzaren 27. promozioko 324 gizon-emakumeri, Arkautin (Araba) egindako ekitaldi batean. Azkeneko sei urteetan…
Gaur emango dute Xistor Haranbururen askatasun galdeari buruzko erabakia

2019 uzt 05

Parisko Dei Auzitegiak maiatzean aztertu zuen Haranbururen eskaria, eta gaur emango du deliberoaren berri. 30 urte daramatza preso.
Jose Angel Otsoa de Eribe preso eria aske utzi dute, baldintzapean

2019 uzt 05

Duela lau urte, minbizia duela jakinarazi zioten. Espainiako Auzitegi Nazionaleko Espetxe Zaintzak hartu du erabakia. Ekaitz Samaniego presoa gerturatu du Madrilek.
Baldintzapeko askatasuna eman diote Jose Angel Otsoa de Eribe preso eriari

2019 uzt 05

Duela lau urte minbizia duela jakinarazi zioten. Espainiako Auzitegi Nazionaleko Espetxe Zaintzak hartu du erabakia. Ekaitz Samaniego presoa gerturatu du Madrilek.
Haranbururen aurkako helegitea "justizia politikoa" dela salatu dute hautetsiek

2019 uzt 05

Xistor Haranburu askatzearen alde egin du Parisko Zigorrak Aplikatzeko Auzitegiak. Fiskaltzak berehala helegitea ezarri dio erabakiari, eta, momentuz, preso segituko du. Euskal Elkargoan agerraldia e…