berria
2016(e)tik partaide / 14747 post
Caballeroren anaiaren bulegoa nahieran kontratatu izana leporatu dio EH Bilduk Iruñeko Udalari

2022 mar 02

Asironen esanetan, udalak kontratazioa justifikatu gabe eta eskaintza gehiago eskatu gabe itxi zituen akordioak abokatu bulegoarekin. 11.000 euro bideratu zituen hiru kontratu ixteko.
Garcia Adanerori eta Sayasi UPNko militantzia etengo diete bi urte eta erdiz

2022 mar 02

Berme batzordeak larritzat jo du zuzendaritzaren aginduak ez betetzea eta ez jakinaraztea. Sayasek salatu du Esparzak UPN zatitu nahi duela
Euskarazko 5,5 irakasle lanpostu gehiago izanen dira Iparraldean

2022 mar 02

Heldu den ikasturterako eskola karta berria aurkeztu du Pirinio Atlantikoetako akademia ikuskariak
Hiru pertsona hil dira auto istripu batean, Nafarroan

2022 mar 02

Ablitas parean izan da ezbeharra; beste bat larri zaurituta dago, Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez
Estatuaren «zigorgabetasun estrategia» salatuko dute martxoaren 3an

2022 mar 01

Martxoaren 3ko biktimen elkarteak Argentinako Kereilako ordezkaritza ezberdinen babesa izango du osteguneko ekitaldietan. Araban frankismoko krimenengatik kereila bat abiatzeko eskatu diete instituzi…
UPNren berme batzordeak militantzia eten die Sayasi eta Adanerori bi urte eta erdiz

2022 mar 01

Otsailaren 3ko lan erreformaren aurkako bozketan zuzendaritzaren irizpideen aurka bozkatu izana arau hauste larria dela ebatzi du batzordeak
Zortzi euskal presori hirugarren gradua eman die Jaurlaritzak

2022 ots 28

AVT elkarteak fiskalari eskatu dio gradu progresio horiek aztertzeko.
Zabalzaren familia: «Aurrerapauso handia da, baina bide luzea gelditzen da egiteko»

2022 ots 27

Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak omendu dute Mikel Zabalza Orbaizetan. Asteon, Jaurlaritzak biktima gisa aitortu du Zabalza.
«Macron sostengatzeak ez du erran nahi isilik egotea»

2022 ots 26

Elkargoak izan ditzakeen mugak onartuta ere, orain arteko bilana defendatu du Etxegaraik. Gatazkaren konponbidean Frantziak duen jarrera gaitzetsi du, Macroni sostengua ematea zalantzan jarri gabe
Erakundeek Zabalza omenduko dute bihar, biktimatzat aitortuta

2022 ots 26

Jaurlaritzaren Balorazio Batzordeak «aski funtsatutzat» jo du Mikel Zabalza torturapean hil zutela. Ekitaldi bat egingo dute Orbaizetan; Nafarroako Gobernua ere bertan izango da
Motibazio politikoko euskal presoen %55ek tortura pairatu zuten

2022 ots 25

Foro Sozialak emandako datuen arabera, egun Espainiako kartzeletan dauden 171 presoetatik 95 torturatu zituzten atxiloaldian. Horietatik 80 Jaurlaritzaren txostenean jasota daude. Foroak premiazkotza…
Martxoaren 3a oroitzeko zentroa 2026rako ireki nahi dute

2022 ots 25

Jaurlaritzak azaldu du zentroa kudeatuko duen fundazioa «berehala» sortuko dutela. Arabako Foru Aldundiak esan du langileak «omentzeko gune» bat izango dela