Artekale Urbanizatzeko lanak martxan dira

Erabiltzailearen aurpegia Editore Buru 2010ko ots. 11a, 00:54

Hasi dira azkenik Artziniegako Artekalea berriztatzeko eta urbanizatzeko lanak. Duela lau urte Barrenkalerekin egin zen bezala, alde zaharreko kale hau konpondu egingo da, galtzada-harri berria ipiniz, espaloiak aldatuz edota argiztapena hobetuz. Lanotan miloi eta erdi euro baino gehiago gastatuko da.

Hasi dira azkenik Artziniegako Artekalea berriztatzeko eta urbanizatzeko lanak. Duela lau urte Barrenkalerekin egin zen bezala, alde zaharreko kale hau konpondu egingo da, galtzada-harri berria ipiniz, espaloiak aldatuz edota argiztapena hobetuz. Lanotan miloi eta erdi euro baino gehiago gastatuko da.

Atzerapen batzuen ostean, atzo, hilak 21, hasi ziren lanak Artekalen. 2009. urte hasieran udarako iragarri ziren arren, baina 2010ean hasi dira, eta uda arte luzatuko ei dira. Aldundiarena den Arabako Lanak S.A. enpresak burutuko ditu lanok eta guztira 1.576.746 euro inbertituko dira, Aldundia eta Jaurlaritzaren aurrekontuetatik aterako direnak. Diru horretaz gainera, udalak beste 230.000 euroko sail bat aurreikusi du .

Artekaleko lanak hiru fasetan banatu dira: lehenengoa Barrekaleren elkargunetik Elizako Kantoiraino, bigarrena Mirefloresko Kantoiraino, eta hirugarrena Beratza Aldaparaino. Abian den lehenengo fasea apirilean burutuko ei da. Ondoren, kalea ez ezik, azokako plazaren beste aldean dagoen orubea ere urbanizatuko da, bai eta Kalearen amaieran dagoen Beratza aldapa ere, udalaren arabera,

Alde Zaharrean eraberritzen den bigarren kalea da Artekale, duela lau bat urte burutu ziren Barrenkaleko lanen ostean, eta asmoa da etorkizunean Goienkalen ere halako proiektu bat burutzea. Izan ere, iaz udalak alde zaharra biziberritzeko plan bat onartu zuen, Alde Zaharreko bizilagunak batzen dituen Urizahar auzo-elkarteak etengabe aldarrikatu bezala. Auzokideen aldarrikapen handienetako bat, horri dagokionez, trafikoaren arazoari irtenbide bat ematea izan da, ahal bada, ingurua trafikoari itxiz. Udalak konpromisoa hartu du horri ekiteko eta erregulazio-sistema bat ezartzeko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide