Nigatik, zugatik, guztiongatik emaiön feminismoari!

Erabiltzailearen aurpegia EMAIÖN 2013ko abe. 22a, 12:45

Nigatik, zugatik, guztiongatik, emaion feminismoari!!

 

Indarkeria matxista emakume izate hutsagatik ematen den emakumeon kontrako indarkeria da. Sistema patriarkalaren berezko indarkeria da, gizonezkoek emakumeon gainetik gauzatzen duten dominazioaren erantzulea.

 

Indarkeria matxista ez da senarrak bere emaztearengan gauzatzen duen boterera soilik murrizten, sare sozialen bidez ematen den kontrolean, iragarkietan eta publizitate matxista guztian, rol sexistetan, sexu- abusuetan (ezkontza barruan edo kanpoan), laneko jazarpenean, antzutze derrigortuan, abortatzeko debekuan, bortxaketan, tratu txarretan, esklabutza sexualean, genital ebaketan, kosifikazioan, prostituzio behartuan, hitz gordin edo itsusietan, feminizidioan, sexu diskriminazioan, metroan eman daitekeen marruskadura batean, edo gustu txarreko piropo batean… horietan guztietan ere ematen da indarkeri

matxista. Indarkeria ekintza, ikus daitekeen ndarkeriatik haratago doa, baina indarkeria ekintza hauek guztiak emakumeok kontrolatuak izateko eta gure lekuan, obediente eta sumisa mantentzeko ereduak dira.

 

Indarkeria matxistak diskriminazio historikoan dauzka bere sustraiak eta sexu- genero sistemari eusten dio. Sistema honek gizon boteretsu eta mendeko emakumeetan zatitu nahi du gure jendartea, eta emakumeon oinarrizko eskubideak urratzen ditu.

 

Pertsona guztiok, emakume zein gizon, jendarte matxistaren abusuak pairatzen ditugu. Guk, emakumeok, nazkatuta eta haserre gaude, titietaraino gaude eta ez gara isilduko.

 

Hau da guztion borroka, emakume zein gizon, aurre egin behar dugun errealitate krudela, alde batera utzi ezin dugun erantzukizuna eta horregatik edozein diskriminazio sexista salatzeko eta sistema patriarkalaren aurpegi guztien kontra, modu indibidualean zein kolektiboan, esparru publikoan zein pribatuan agertzeko deia egiten diegu Laudioarrei.

 

Ez gara panpinak ezta zakilak, ez gara finak ezta marimutilak, ez dakigu zer garen… baina ez gara gorputz isilak. Emaiön feminismoari!

 

Laudioko Emakumeon Asanblada Feminista

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide