Ermualdeko ibil-hitzaldia

Erabiltzailearen aurpegia Gure Esku Aiaraldea 2023ko mai. 9a, 08:00

Bisitaren irudia. / G. E. D.

Gure Eskuk eratua eta Sergio Escribanok gidatua, Ermualde inguruan ibil-hitzaldi jakingarria egin genuen lehengo igande goizean aiaraldear batzuek. Gaia halakoxea eta gure herri-historia arruntean sakontzeko aukera izan genuen. Ohiko esaera da iraganaldia ezagutu behar dela etorkizuna antolatze aldera, baina, hori horrela izanik ere, ez dugu zertan iragan hori mitifikazioz irudikatu gure geroaldia eraikitzeko, azken batean gu geu gara gure geroaren jabe izan behar, antzinako ezein kateak loturik izan gabe.

Isusi auzoan dagoen Goikoetxe sagardo-ekoiztegi izan omen zen etxetik hasita, Mintegietako karobi berri eta zaharrak ikusi ondoan, duela bi mendeko elur-zulo baten aztarrenak ezagutuko genituen, gaur egun bizirik ez dirauen bizimodu zaharraren zantzuak guztiak. Beti ere basoaldearen barruan, izan ere, basoa, oraingo bizieran atzenduxerik dugun arren, gure arnasgunea ez ezin gure bizitoki izan da, mendez mende.

Gizakiaren bizigune nagusia, gizaki baino lehen gu ere izaki baikara. Honela eta guztiz ere, menderik mende, gure basoaldea zeharo aldatzen izan da, gizarteak berak bezala, eta etorkizunean ere hala gertatuko dela argi dago. Beraz, gure paisaia, ikusten dugun lehena denez, itxuraz eta, aldatu izan den bezala aldatuko da. Koxka, ordea, aldakuntza hori guztia gure esku, eta gure eskumenen bitartez kudeatzeko eskubidea eta aukera, izango ote den ala ez jakitean datza, eta, batez ere, erabakitzean datza.

GURE ESKU elkarteak Erabakitzeko Eskubidearen alde egiten duenean, ez du, soilik, burujabetza teoriko batez ari nahi, gizarteak demokrazian zertaz-nahi erabaki ahal izateko eskubideaz dihardu. Iraganeko aldakuntza haiek, aztarrenak ikusirik, bide bat erakutsi digute, gizarteak bere behar eta premietara egokitzeko duen eta ukan behar duen gaitasunaren bidea alegia; eta, aldakuntza haiekin lotua ez dugu ahantzi behar gure herriak antzinadanik Europako eta Ameriketako beste herri eta nazio batzuekin ukan dituen joan-etorriko bideak etorkizunean ere lorbide izan behar ditugula.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide