IRITZIA

Oleta 2024

Erabiltzailearen aurpegia Gure Esku Aiaraldea 2024ko eka. 24a, 06:00

Egun osoko egitaraua egingo dute datorren asteburuan Oletan. / Aiaraldea.eus

2024ko ekainaren 30ean, igandean, Erabakitzeko Eskubidearen aldeko aldarrikapena seigarren aldiz egingo da Oletako zelaietan, jaiez jantzita. Gure Esku-Aiaraldeak Sopeñako Bidea zeharkatzen duen leku hau Aiaraldeko jendearen oroitzaren erreferente eta Erabakitzeko Eskubidearen ikur bihurtu nahi du. 2018az geroztik, Gure Esku Aiaraldeak jai bat antolatzen du Oletako zelaietan, egindako bidea ospatzeko, sendotuz eta zabalduz aurrera joateko.

Lekua aukeratzea ez zen kasualitate hutsa izan. Sopeñako Bideak, gaur egun GR 284 zenbakiaz balizatuta, Urduña eta Artziniega lotzen ditu, Aiaraldea eskualdearen ekialdeko eta mendebaldeko muturretan dauden herriak. Bide hori duela mende askotatik erabili izan da. Ondoan, eskualdeko arkitektura-adierazpen zaharrenak daude: Urduña eta Angulo artean kontserbatzen diren trikuharri eta tumuluak; horietako bat Oletako zelaietan dago. Urteroko jai errebindikatiboek erreferentzia eta ikur bihurtu dituzte Oleta, Sopeñako bidea, haien historia eta Gure Eskuren Erabakitzeko Eskubidearen aldeko ibilbidea.

Hamarraldi bat baino gehiago da Gure Eskukook bide hori egiten ari garela, ekimenekin bat eginten dugun ehundaka mila lagun batera. Erabakitzeko Eskubidearen aldeko ekimenak asko izan dira: giza kateak eta elkarretaratze jendetsuak, sinadura eta boz bilketak, mosaiko erraldoiak hondartza eta plazetan, mendietako argiztapenak... Urrats bakoitzak bidea baieztatzen du eta, etorkizunari begira, ibilgarriago egiten du. 

Ekainaren 30ean, goiz erdirako, Oletako zelaiak prest egongo dira jai aldarrikatzaile honetan parte hartu nahi duten guztiei harrera egiteko. 12:00etatik aurrera trikien eta txistuen musika izango da entzungai; herri kirolen erakustaldiek beren lekua izango dute; plaza-dantzak jendea dantzara bultzatuko du... Jaia irakiten egongo da eskualdeko hainbat herritako mendi taldeek antolatutako ibilaldietan esku hartuko duten mendizaleei harrera egiten diegunean. 13:00etan Josu Etxaburuk, Gure Eskuko koordinatzaileak, hitzaldia emango du. 14:00etan indarberrituko gara herri-bazkariaz. Jaiak arratsaldean iraungo du, kantuez, dantzaldiaz, herrien arteko sokatira lehiaz...

Elkarretaratze hau, herri bazkaria eta erromeria mugarri berri bat izango dira egiten ari garen maratoian. Pausorik pauso beti bidea eginez. Guztien nahia eta hautua entzunda erabaki nahi dugu.

Mundu guztia gonbidatuta dago programatutako jardueretara. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide