Tortura “Arg(h)itzen” Aiaraldean

Erabiltzailearen aurpegia Euskal Herriko Torturatuen Sarea

Hamarkadetan tortura tabua izan da euskal gizartean. Hamarkadetan shock egoeran egon gara, berba txikiena egiteak ere bertigoa ematen zigula.

Hamarkadak igaro dira erakundeen aldetik isiltasuna jaso besterik ez dugula. Gehienetan kasu bakan batzuk egon zirela aitortu dute, euren traje eta gorbatak zimeldu ez zitezen edo.

Hamarkadetan geure barruan gorde dugu, adierazpen txikienak ere, oinazearen ertzak berriz agertzen zizkigulako.

Hamarkada luzeak eman ditugu mina inorekin partekatu barik, eta latz ordaindu dugu.

Ilunetik argira ekartze horretan, hamarkadak eman ditugu amets gaiztoak sakon txertatuta ditugulako geure barrenetan.

Hamarkadak eman ditugu iluntasunetik argitasunerako bidean. Milaka eta milaka izen garraixi itoan hustuta. Eta askotariko izana duen sufrikarioan. Tortura jaso izanagatik, errundun sentsazioa  paretik kendu ezinik.

Iluntasunetik argira eman ditugu urratsak, «Arg(h)itzen» dokumentala islatzen duen bezala. Laudion,   azaroak 26,  ostegunez, 18.30ean,  Lamuza Parkeko Kasinoan egongo da ikusgai dokumentala. Urrats bakoitzak beste bat egiten duelako posible, aitortza eta ez errepikatzeko bermea dituen helmuga.

Hamarkadak daroaguz hari txikiak lotzen, komunitatea saretzen eta gu geu babesten, zaintzen... Bada ordua torturaz argi hitz egiteko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide