San Blas azoka egin zen larunbatean Laudioko Aldai plazan. Goizetik gauerarte luzatu zen festa, jada tradizioaren parte bilakatu den egitarauarekin. Tomasa XI. txerriaren erreketa eta zozketak markatu zuten jaiaren hasiera eta amaiera, eta eguerdian egin zen ekitaldirik hunkigarriena: Okeluri baserriko kideei omenaldia.