Aimara antzerki taldeak bere azkenengo obra aurkeztuko du asteburu honetan.

Erabiltzailearen aurpegia Gaizka Muñoz 2010ko eka. 23a, 11:58

Aimara antzerki talde amurrioarrak bere azkenengo obraren berri eman zuen atzo Amurrioko kultur etxean egindako prentsaurrean. “Apolo y dafne: la trama del pie” izena duen eta Dario Fo Nobel saridun italiarraren “Adonde el corazón se inclina, el pie camina” lanean oinarritutako obra da antzerki taldeak taularatuko duen  azken lana. Umorezko komedia kritiko honetan  gizarte mailako ahultasuna eta  maltzurkeria islatzen da, itxurakeria eta konbentzionalismoa. 

Ernesto Sanchez Bilbotarraren zuzendaritzapean Bego Testón, Ixone Fernández de Aguirre, Jon gerrero, Jose Ortega, Lorea Garcia, Marijo Gómez, Raúl García eta Rugo Grande-García antzezle aiaraldearrak aurkituko ditugu oholtzan. Taldeak beste pertsona askoren eskutik jasotako laguntza azpimarratu nahi izan du, haien laguntza gabe "ezinezkoa izango litzatekelako lan hau aurrera eramatea", adierazi dute. Bestalde, Amurrioko Udalari ere eskerrak eman dizkiote, haiek emandako diru-laguntzarik gabe oso zaila izango litzateke Ernesto bilbotik egunero Amurriora etortzea. 

Hitzorduak ekainaren 26an 21:00tan eta 27an 20:00tan Amurrioko Antzokian.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide