Gaur egungo ongizate gizartearen betebeharretariko bat jende helduaren bizi kalitatea hobetzea da. Azken aldian, adineko jendeari autonomia eta segurtasun gehiago emateko hainbat mekanismo aktibatu dira. Arrankudiaga-Zolloko Udalakak 75 urte baino gehiago dituzten edo ezgaiasunen bat duten pertsonen etxeetan ke detektoreak jartzearen aldeko apustua egin du.
Sistema honen bitartez, etxean sua egonez gero abisua berehala pasatuko litzateke. Izan ere, alarma honek argi eta soinu ozenen bidez ohartarazten ditu auzokideak. Arrankudiagan, zerbitzu honetara atxiki daitezkeen 78 pertsoei bidali zaie informazioa.