BI-625 errepidea Arrankudiagako erdigunetik pasatzen den tartea obretan egon da orain gutxira arte. Lan hauek Elexalde eta Garondo auzoak lotzen dituen errepidea hobetzeko egin dira. Obrak hasterakoan errepidearen tarte horretan zegoen radarra kendu behar izan zuten. Lanek iraun duten bitartean auzokoek kotxeen abiaduraren handitzea nabaritu eta beraien kezkaren berri eman dute.Bi urte daramatzate radarrek errepidean kokatuta eta auzokoen ustez nabaria da hauen eragina kotxeen abiaduran. Ondorioz, udalak idatzi baten bidez radarren onurak aipatu ditu eta lanengatik kendu zena berriro ere jartzeko eskatu dute.