Datorren igandean, apirilaren 10ean, Pintxo Txapelketa egingo da Gizarte Etxean. Badira urteak txapelketa egiten dela eta pintxoen maila urtez urte hobetuz doala esan beharra dago. 12:00etan pintxo dastaketa egingo da eta bertara hurbiltzen den edonork pintxoak dastatzeko aukera izango du. Aurten bilduko den dirua Korrika 17rako izango da. Igandean bertan korrika kuestazioa egingo da eta korrikako materiala egongo da salgai.
Pintxo Txapelketako arauak honako hauek dira:
-Pintxoak goizeko 11:30ean aurkeztu behar dira Gizarte Etxeko tabernan.

-Aurkezteko kopuru minimoa: berdinak diren 8 pintxo.
-Epaileek zaporea, itxura eta originaltasuna baloratuko dute.
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.