Inauteriak, aratuzteak, ihauteak, ihoteak… egunak berak ere hamaika mozorro. Aiaraldea Venezia edo Rio de Janeiro ez den arren hemen ere aukera ugari izango dituzu asteburua batetik bestera igarotzeko.
Esate baterako Elvisen arropak jantzi eta ostiralean Arrankudiagako Gizarte-etxera hurbil zaitezke mikroa hartu eta karaokean parte hartzera tripa ondo bete ostean. Kantuzalea ez bazara baina, sorgin kapela hartu, erratz gainean jarri eta hegaz joan zaitezke larunbatean hainbat herritan egongo den edozein desfiletara. Eta desfilatzea baino gehiago dantzatzea gustuko baduzu dantzari zapatak tutua ipini eta Laudioko plazan Izargi taldeak eskeiniko duen erromeriaz gozatu.
Asteburu ezin hobea lagun zein familiarekin elkartu eta herri ezberdinetan egingo diren ekintzetan parte hartzeko.
Kendu maskara eta egun batez behintzat, izan zaitez benetan izan nahi duzuna