Atzo ospatu zen Arrankudiagan Sagardo Eguna. Eguerdi partean 130 pertsona inguru bildu ziren Gizarte-Etxean trikiti doinuak alaiturik. Bertaratuek bakailao tortila, okela eta intxaurrak besteak beste dastatzeko aukera eduki zuten. Bazkaldu ostean eta eguraldia lagun, Dangiliske plaza dantza taldeak alaitu zuen giroa hainbat pertsona dantzara animatuz.
Argazkiak: Elene del Rio, Ixone Mendibil eta Garazi Abrisketa