Haserre agertu dira artziniegarrak komunikabideen aurrean hiribilduan dagoen aparkaleku falta dela eta. Hainbat etxebizitzak eraiki direnez populazioa hazi egin da, eta horrek egunero aparkaleku baten bila dabiltzan ibilgailuen kopuruak gora egitea eragin du. Arazoa hiribildu osoan dagoen arren alde zaharrean da larriena, Barrenkalen hain zuzen ere, non ez da behar den lekuan aparkatzen eta ondorioz isun ugari jartzen dituzten. Alde zaharreko hainbat auzokide ez daude guztiz ados kaleak oinezkoentzako soilik jartzearen ideiarekin. Haien ustetan aparkatzeko gune bat ez prestatzeak merkatariak ere kaltetu ditzake.
Laudioko Aldaikoerreka lurpeko parkingaren antzeko bat eraikitzea da auzokoek proposatzen duten konponbideetako bat. Aipatutako parking honetan plazak alokatzeko zein erosteko aukera dago.
Udalari egiten dioten beste iradokizun bat erdigunetik hurbil dagoen gune berderen baten aparkaleku publiko bat egitea da, eta horrela egungo egoera larria arindu.