Zollo eta Arrankudiagako presoen lagunek perretxiko erakusketa-dastaketa antolatu zuten Gizarte Etxean joan den igandean. Bertaratuek, dastamenaz gain, usaimen eta ikusmenaren zentzumenak ere gozatu ahal izan zituzten.
Erakusketa eguerdi osoan zehar egon zen. Ordubata aldera eta Gizarte Etxe aurretik abiatuta giza katea egin zen Ezker Abertzalearen legalizazioaren alde plaza inguruetatik.
Argazki Bilduma ikusteko egin klik HEMEN.
Argazkiak: Garazi Abrisketa