Urtero bezala Arrankudiagako Andra Mariei amaiera emateko berakatz eguna ospatuko da bihar.
Jai giroa arratsaldean hasi eta goizaldeko ordu txikietararte luzatuko da, izan ere arratsaldeko 5etan futbol partida at jolastuko dute “Goikoek behekoen aurka” eta ondoren 7:30tan pilota partiduak jolastuko dira herriko frontoian. Kirolek lekukoa pasako diete mozorroei, eta plaza inguruak arropa koloretsu eta biziz jantziko dira iluntzeko 9ak aldera.
Aspaldiko ohitura mantenduz herria odolosteak dastatzera etorriko den jendeaz beteko da. Sabela ondo bete ondoren ordea, gaua dantzan eta kantuan pasatzeko aukera egongo da, izan ere plazan Ze esatek! talde gipuzkoarrak kontzertua eskainiko du eta ondoren Trikizioren erromeri doinuek melodia jarriko diete jaiei. Gizarte Etxean berriz, Dj Bull-ek estilo ezberdineko kantuak jarriko ditu eguneko lehen eguzki printzak atetik sartzen hasten diren arte eta bitartean Berakatz zopa zerbitzatuko da giroan murgilduta dagoen ororentzat. Zoparekin batera amaiera emango zarie 14ean hasi ziren jaiei.