San Joanetako suak itzalita eta jai giroa piztuta, herriko jaietatik, Basakoetxeko erromeri egunera joango gara kalejiran.
Datorren domekan, uztailak 11, goizeko hamarretan eta ohiturak jarraituz, jaien hasierako txupinazoa bota ondoren, Basakoetxeko bidea hartuko dute animatuenek. Alferrenek berriz kotxea hartuta ermitara heltzeko aldapa gogorra alde batera utziko dute. Bertan dena prest egongo da egun pasa eder baterako.

Trikiti doinuek giroa alaituko dute eta eztarria freskatzeaz gain sabela ondo betetzeko aukera ere egongo da zuhaitzen gerizpetan. Bazkarirako baina, osteguna baino lehen izena eman beharko da Gizarte Etxean.
Basakoetxeko ermitaren inguruko zelaietan umeentzako gaztelu puzgarriak egongo dira egun osoan zehar eta haurren saltoek erromeriako dantzarienekin bat egingo dute. Erromeria Trikilekuren eskutik etorriko zaigu eta jendea dantzan jartzeaz gain kantuan ere jarriko du, urtero lez.
Haur zein helduentzat egun pasa ezin hobea izango da. Eguraldia lagun, paraje zein giro ederraz gozatzeko aukera paregabea!
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.