Asteburu honetan Arrankudiagara ez hurbiltzeko aitzakiarik ez dago, izan ere hainbat ekintza ezberdin antolatu dituzte gaurtik hasita domekara arte.
Alde batetik gaur iluntzeko 7etan KONTU KANTOI ipuin kontalarien istorioak entzuteko parada edukiko dugu Gizarte Etxean eta ondoren bakoitzak etxetik ekarritako afaria elkarbanatu eta tripa ondo betetzeko aukera egongo da.
Bestetik domekan, eta urtero lez, Udaberriko Azoka ospatuko da herriko plazan. Trikitilari eta txistularien doinuek goiza alaituko dute eta txakoli eta oilasko pintxoak dastatzeko aukera egongo da. Oilasko pintxoekin bildutako dirua aurtengo kanpamendua antolatzeko erabiliko da. Beste arrazoi bat gehiago Arrankudiagara hurbiltzeko!
Egun horretan bertan Gizarte Etxean duela hile batzuk hasitako taila ikastaroan parte hartu dutenek haien lanekin erakusketa bat egingo dute.
Zapatuen eta herrian ez bada ere, Euskal Kantu Txapelketan parte hartzen ari diren musika eskolako umeek bigarren kanporaketan lehiatuko dira Igorren arratsaldeko 7etan.