Zer da hau?

Erabiltzailearen aurpegia interzonas 2013ko uzt. 22a, 20:44

Aiaraldea Komunikazio Leihoaren helburuetako bat herritarren eta eragileen arteko komunikazio bideak eta esparruak irekitzea da.  Zentzu horretan, herritar norbanakoek zein taldeetan antolatutakoek ere zuzenean informazioa, iritziak, deialdiak eta era guztietako edukiak sortu ahal izateko plaza irekia da “Komunitatea”.

Komunitateko partaide izateko bi aukera nagusi daude: erabiltzaileak eta kideak.

 

Erabiltzaileak:

Aiaraldea Komunikazio Leihoaren helburuetako bat herritarren eta eragileen arteko komunikazio bideak eta esparruak irekitzea da.  Zentzu horretan, herritar norbanakoek zein taldeetan antolatutakoek ere zuzenean informazioa, iritziak, deialdiak eta era guztietako edukiak sortu ahal izateko plaza irekia da “Komunitatea”.

Komunitateko partaide izateko bi aukera nagusi daude: erabiltzaileak eta kideak.

 

Erabiltzaileak:

Erabiltzaile bezala izena ematen duten herritarrek edo taldeek iruzkinak idatzi ahal izango dituzte web-gunean.  Izena-eman daiteke anonimo bezala (ezizen bat erabilita adibidez), baina eztabaiden kalitatea handitzeko benetako izenarekin aritzeko gonbitea egiten du web-guneak.

Gogoan izan iruzkinak egiteko arau eta jarraibide batzuk daudela eta garrantzitsua dela hauek betetzea. Erabiltzaileren batek arau hauek behin eta berriro edo larriki urratzen baditu, web-guneak kontua aldi baterako edo behin betiko blokeatzeko aukera izango du. Hauek dira:

 

  1. Modu zuzen edo traketsean izan, euskarazko testuak onartuko dira soilik.
  2. Irainak, debaldeko salaketak eta difamazioak onargaitzak dira.
  3. Arauok hausten badira, Aiaraldea Komunikazio Leihoak neurriak hartuko ditu, iruzkina ezabatzea barne.
  4. Aiaraldea Komunikazio Leihoa ez da erabiltzaileek ematen dituzten iritzien arduradun
  5. Azkenik, errespetuz eta zentzuz jokatzeko deia luzatzen dizuegu.

 

Kideak:

Kide bezala izena ematen duten norbanakoek edo taldeek, euren benetako izena erabili beharko dute, eta web-guneak identitate hori egiaztatuko du kideei dagozkion eskumenak eman ahal izateko. 

Zer egin dezake “kide” denak web-gunean? 

Nahi beste eduki argitaratu ahal izango du “komunitatea” atalean (bideoak, albisteak, agenda hitzorduak, gutunak, argazkiak...). Eduki hauek zuzenean argitaratuko dira (moderaziorik gabe) “Komunitatea” atalean, komunitateko kideen sarea konfidantzan oinarritua dagoelako. 

Eduki hauek gainera, web-gunearen azalean ere ikusgai egongo dira, ikusgarritasun handia emanez kideek argitaratutako edukiei.

Hala ere, komunitatean parte hartzeko jarraibide sinple batzuk jasotzen dituen eskuliburu labur bat helaraziko zaie izena ematen dutenei, lagungarri izango dutelakoan.

 

Era berean, Aiaraldea Komunikazio Leihoko langileek prestutasun guztia izango dute komunitateko kideak laguntzeko; izan arazoak konpontzeko, euskaraz hobe idazteko edo beste edozein behar asetzeko.

Eskumen berdinak dituzten bi kide mota bereizten ditugu:

  • Norbanakoak: Herritarrak pertsonalki bihurtzen dira komunitateko kide.
  • Taldeak: Taldeak kolektibo bezala bihurtzen dira komunitateko kide, izan elkarte bat, klub bat, instituzio bat, kultur-gune bat...

Bisitariak:

Komunitateko partaide dira era berean ikusle edo bisitariak. Kasu honetan baina, edukiak kontsultatzeko aukera baino ez dute izango, ezingo dute iruzkinik egin ez eta edukirik sortu ere (komunitatean izena-ematen ez duten artean).

 

Nola izan komunitateko partaide?

Komunitateko kide edo erabiltzaile izateko bi modu daude; twitter edo facebook-eko profila erabilita, edo berariazko erregistroa eginez aiaraldea.com web-gunean.

Gogoan izan “erabiltzaileak” zuzenean eta egiaztatzerik gabe idatzi ahal izango dituela iruzkinak, baina “kide” izatea hautatu duen norbanakoak edo taldeak, web-guneak bere identitatea egiaztatu arte itxaron beharko duela edukiak argitaratu ahal izateko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide