Gaur egungo erabiltzaileek irailean zehar berritu ahal izango dute udal-baratze –eta –lurrak ustiatzeko baimena. Horretarako, bada, Amurrioko Udaleko Erregistro Nagusira joan behar dute, eta han emango dieten eskabide-orria bete. Epe barruan egin ezean, baja eman ahal izango die Udalak.
Urtero lez, aurten ere udal-baratze eta –lurrak ikuskatu dituzte, zer egoeratan dauden ikusteko. Hain zuzen, lantzen ez direnak edo egoki erabiltzen ez direnak Udalaren esku geratuko dira eta, hortaz, lehendabiziko aldiz eskatu nahi dituztenei esleitu ahal izango zaizkie.