“Konkis Soxo”, aurtengo jaietako nobedadea

Abuztua festaz festa eman dute aiaraldearrek, baina oraindik ere hainbat herrik euren jaiak ospatzeke dituzte. Hori da, esaterako, Aiarako Soxo herri txikiaren kasua.

Herriko jaiak hurrengo asteburuan izango dira, ostiralean hasi eta larunbatera arte, eta aurtengo nobedadea Konkis Soxo lehiaketa izango da.

Abuztua festaz festa eman dute aiaraldearrek, baina oraindik ere hainbat herrik euren jaiak ospatzeke dituzte. Hori da, esaterako, Aiarako Soxo herri txikiaren kasua.

Herriko jaiak hurrengo asteburuan izango dira, ostiralean hasi eta larunbatera arte, eta aurtengo nobedadea Konkis Soxo lehiaketa izango da.

ETB2ko programa arrakastatsuan inspiratuta, konkistatzaile arima dutenei zuzendutako erronka dela esan dute antolatzaileek. Parte hartu nahi dutenek, bada, 6 laguneko taldea osatu behar dute. Hitzordua: ostiralean, abuztuak 30, 18:00etan. Hainbat proba egin beharko dituzte, taldeka, eta azkenean final indibiduala jokatuko da. Ikurrina lortzen duenak, bada, 200 euro irabaziko ditu.

Izena emateko, Soxoko txosna txikira joan behar da, ostegunean, egun osoan zehar, edo ostiralean bertan, 18:00ak arte.

Dena den, parte hartzeko gogoa baduzue eta 6 laguneko taldea osatu ez baduzue, Soxora hurbiltzeko esan digute, antolatzaileak arduratuko omen baitira taldeak osatzeaz. Bestalde, adierazi digute parte-hartzaileek 16 urte baino gehiago izan behar dituztela.

Lehiaketa horretaz gain, Soxora joaten direnak beste hamaika aukera izango dituzte jaiez gozatzeko. Hona hemen egitaraua:

 

Ostirala, abuztuak 30: Emeterio Deuna eta Celedonio Deuna

9:00 Kanpai-errepika eta suzirien jaurtiketa

12:00 Meza santua Emeterio Deuna eta Celedonio Deunaren ohorez.
                Gaztelu puzgarria eta ohe elastikoak

13:00 Aiara Dantza Taldearen erakustaldia

18:00 Konkis Soxo: Ikurrina hartu. Sei laguneko taldea osatu eta 200 euroko saria irabazi banakako finalean

19:00 Mus txapelketa (izena ematea: 20 euro)

                Sariak: 1.) 300 euro + garaikurra

                               2.) 150 euro + garaikurra

                               3.) Garaikurra

20:00 Naziorteko tortilla lehiaketa

22:30 Dantzaldia plazan

23:20 Kontzertua : Zergatik ez

00:30 Karaokea

01:30 Kontzertuaren jarraipena egunsentira arte

 

Larunbata, abuztuak 31, Ramon Nonato Deuna

12:30 Meza santua Ramon Nonato Deunaren ohorez.
                Gaztelu puzgarria eta ohe elastikoak

13:00 Igela txapelketa

18:00 Haurrentzako jokoak

19:00 Tute txapelketa (Izena ematea: 20 euro)

                Sariak: 1.) 250 euro + garaikurra

                               2.) 100 euro + garaikurra

                               3.) Garaikurra

21:00 Herri-parrillada

21:30 Soxoko argazkien ikuskizuna

22:30 Dantzaldia Atolon taldearen eskutik

00:00 Mozorroak

                Bingo mundiala

                Dantzaldiaren jarraipena eta herri-txokolatada goizaldean

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide