San Bartolome jaiak ate-joka
Ostiral honetan hasiko dira Okondoko jaiak, eta igandera arte iraungo dute. Okondoarrek, beraz, asteburu osoan zehar gozatu ahal izango dute antolatutako hamaika ekintzez.
Horietatik deigarrienak bi dira: batetik,Egizu Dakizuna ekimena eta, bestetik, aurten lehenengo aldiz egingo den Landareen Lehiaketa Erakusketa.
Egizu Dakizuna abuztuaren 24an, larunbata, izango da, 20:00etatik aurrera. Edonork har dezake parte, banaka zein taldeka, eta nahi duena egin: abestu, txisteren bat kontatu, dantzatu, monologo bat aurkeztu… Garrantzitsuena ondo pasatzeko gogoa izatea da. Parte hartu nahi dutenek, bada, egun bereko 19:30era arte eman ahal izango dute izena.
Landareen Lehiaketa Erakusketa, berriz, igandean izango da, abuztuaren 25ean, herriko plazan, 11:00etatik aurrera, eta Ganekogorta Mendi Taldeak antolatuta. Bi kategoria izango ditu: landare loredunena eta landare hostodunena, eta albiste honi atxikitako dokumentuan aurkitu dituzue lehiaketan parte hartzeko oinarriak.
Hona hemen, beraz, xehe-xehe San Bartolome jaietako egitaraua:
Abuztuak 23, ostirala
13:00 Txupin jaurtiketa eta pregoia. Ondoren, tren txu-txua herritik.
14:00 Txorizada herrikoia
17:30 Briska txapelketa eta apar jaia
18:00 Bolo txapelketa
21:00 Txekor dastaketa
23:00 Dj-ak
Abuztuak 24, larunbata
11:00 Bolo txapelketa
11:00 Paella txapelketa
12:00 Meza eta Izalde abesbatzaren emanaldia
13:00 Eskupilota partidak
14:00 Herri bazkaria
16:30 Ginkana herrikoia
17:00 Haurrentzako jaia igerilekuetan eta mus txapelketa
20:00 Egizu dakizuna
21:00 Odoloste jan herrikoia
22:00 Antzerkia: "Anplag"
23:00 Dantzaldia "Hirusta" taldearekin
Abuztuak 25, igandea
11:00 Haur parkea
11:00 Landare lehiaketa, Ganekogorta mendi taldearen eskutik
12:00 Tortilla txapelketa
16:30 Haur parkea
17:00 Tute txapelketa, plater jaurtiketa...
19:30 Barraskilo txapelketa plazan
19:30 Frontenis txapelketa frontoian
22:00 Mozorro festa
23:00 Dantzaldia Pensilvania taldearekin