Auzoa zeharkatzen duen errepidea egoera txarrean dago, hainbat zulo ditu. Hori dela-eta, irailean egin nahi dituzte bidea konpontzeko lanak. Zehazki, kilometro bat inguruko tartea asfaltatuko du Udalak, auzoko tabernaren eta hilerriaren arteko tartea, hain zuzen.
Auzotarrek ez eze, Amurriora Olabezarretik iristen diren lagunek edo Garbigunera doazenek ere erabiltzen dute, eta horregatik Udalak ezinbesteko deritzo errepidea konpontzeari.
Asfaltatze-lan horiek aurrekontuan jasota daude dagoeneko, eta Udaleko ordezkariek adierazi dute lehenbailehen gauzatu nahi dituztela, egun dauden arazoak ahalik eta lasterren konpontze aldera.