Kalera ateratzera gonbidatu du Jaiak Koordinakundeak

Urtebetez lanean aritu eta gero, Jaiak Koordinakundeak prest du bihar hasiko diren Laudioko jaietarako egitaraua.

Koordinakundea herriko hogei kultur- eta jai-taldek baino gehiagok osatzen dute, eta sortu zenetik jai herrikoi eta parte-hartzaileak bultzatu ditu.

Urtebetez lanean aritu eta gero, Jaiak Koordinakundeak prest du bihar hasiko diren Laudioko jaietarako egitaraua.

Koordinakundea herriko hogei kultur- eta jai-taldek baino gehiagok osatzen dute, eta sortu zenetik jai herrikoi eta parte-hartzaileak bultzatu ditu.

Azken urteetan egindako lanari esker, parte hartzeko bide berriak ireki dituzte, eta askotariko jendearen inplikazioa lortu dute. Haien esanetan, "aurtengo egitaraua bide horretan emandako beste aurrerapauso bat da, eta prestatu diren ekitaldi guztiek kaleko giroa eta denon parte-hartzea bultzatzea dute helburu". Horregatik animatzen gaituzte, bada, jaietan murgiltzera, kalera irtetera eta prestatu dituzten ekitaldi guztiez gozatzera.

Ohi bezala, adin eta gustu guztietarako ekintzak daude, baina nobedadeen artean, dena den, honako hauek azpimarratu dituzte: abuztuaren 17an, 17:00etan, zezen-plazan egingo den Krazy Beach Volley jaia delakoa eta egun horretan bertan, 21:00etan, Txosnagunean egingo den herri-afaria.

Hemen duzue, beraz, egitaraua osorik:

 

Abuztuak 15

10:00 Herri-gosaria Alberto Aceron

11:30 Kalejira Alberto Acerotik

17:00 Ski-taula Zumalakarregin

19:00 Bokatada eta jokoak Zubiaurren

 

Abuztuak 16

11:30 Haurrentzako Gastronomia Txapelketa Aldai plazan

18:00 Altxorraren bila parkean

20:00 Kalejira parketik

 

Abuztuak 17

17:00 Krazy Beach Volley jaia zezen-plazan

20:00 Poteo Joteoa Txosnagunean

21:00 Herri-afaria Txosnagunean

 

Abuzutak 21

11:00 Sokaren hasiera nagusien egoitzatik

13:30 Sokaren amaiera eta aurreskua Herriko Plazan

14:30 Senidetasun bazkaria parkean

17:00 Dantza plaza parkean

22:00 Pirulo Txow Herriko Plazan

 

Abuztuak 22

14:30 Koadrilen bazkaria institutuan

16:30 Karaokea Aldai plazan

18:00 Herri Kirol Extreme zezen-plazan

20:00 Kalejira zezen-plazatik

22:00 Zamalbikotekada Gudarien plazan

 

Abuztuak 23

13:00 Okela dastatzea elizaren arkupean

14:30 Herri bazkaria elizaren arkupean

16:00 Gaztetxoentzako jokoak Txosnagunean

18:00 Haurrentzako jokoak Txosnagunean

19:00 Astoaren kalejira Lamuza plazatik

 

Abuztuak 24

1:00 Kalejira Alberto Acerotik

2:30 Pankarta lehiaketaren sari-banaketa Herriko Plazan

3:00 Galtzontzilo eta kulero lasterketa Herriko Plazan

 

Abuztuak 26

23:30 Roketxuri agur esateko kalejira

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide