Jaialdiaren 20. edizioa izango da aurtengoa. Urtero egiten da, abuztuaren 15aren inguruan. Hasieran ikuskizun guztiak Araian bertan egiten zituzten, baina 2000. urteaz geroztik Arabako beste herri batzuetara ere iristen da jaialdia. Euskal Herriko, Espainiako Estatuko eta nazioarteko umore-ikuskizun aipagarrienak biltzen ditu ekimen honek, eta aurten ere Aiaraldean antzeztuko dira hainbat antzezlan.
Zehazki, Amurrioko eta Laudioko jaietan gozatu ahal izango dugu jaialdi honen barruan programatuko diren ikuskizunez.
Amurrion, esaterako, obra hauek antzeztuko dituzte:
Abuztuak 16:
Los 2play: Starfatal (Juan Urrutia plazan, 20:00etan)
Abuztuak 17:
El gran Dimitri: Great Circus Show (Juan Urrutia plazan, 20:00etan)
Laudion, berriz, honako hauek:
Abuztuak 16:
Cirque de Legume: Cirque de Legume (Herriko plazan, 22:30ean). Kontuan izan antzezleetako bat Pablo Ibarluzea Laudioko clown-a dela.
Abuztuak 17:
Los 2play: Startafal (Aldai plazan, 19:00etan)
Abuztuak 18
El gran Dimitri: Great Circus Show (Herriko plazan, 19:00etan)
Abuztuak 21
Ameztu produkzioak & Imaginaciones: Nai Anplag (Aldai plazan, 19:00etan)
Abuztuak 22
Malas compañías: Orsai (Herriko plazan, 19:00etan)
Abuztuak 23
Kolectivo monstrenko: Entre lombrices (Lamuza parkean, 22:00etan)
Abuztuak 24
Pez limbo: Lana (Aldai plazan, 19:00etan)
Hemen aurkituko dituzue ikuskizunei buruzko xehetasun gehiago: http://www.jaraialdia.com/2013/eus/index.php?opc=actuaciones