Eder Sanchez, Amurrioko Udaleko Gizarte Ekintza eta Gazteria arloko zinegotzia eta alkateordea, izendatu dute Aiaratur elkarteko presidente. Aiaratur, hain zuzen, Aiaraldean tursimoa sustatzeko elkartea da.
Haren aurretik, Laudioko alkate Natxo Urkixu izan da elkarteko presidentea, bi urtez.
Eder Sanchezek adierazi du ilusio handiz helduko diola erronkari. Dena den, egungo egoera ekonomikoa dela medio, erantzukizunez lan egin behar dela zehaztu du, zerbitzu publikoen izaerari eustea helburu. Edonola ere, gogor lan eginez eta ahaleginduz, gure eskualdea sustatzen jarraitu ahal izango dela uste du.