Babes ofizialeko 56 etxebizitzaren sustapenean izena emateko epea berriz ireki da

Amurrion erroldatuta ez egoteagatik lehenengo deialdian izena eman ezin izan ez zuten lagunei zuzenduta dago deialdi hau. Hala bada, Laudioko eremu funtzionaleko udalerriren batean etxebizitza eskuratzeko zerrendan sartuta daudenek eman ahal izango dute izena oraingoan. Horretarako epea uztailaren 18an hasi zen, eta irailaren 2ra arte iraungo du (biak barne).

Amurrion erroldatuta ez egoteagatik lehenengo deialdian izena eman ezin izan ez zuten lagunei zuzenduta dago deialdi hau. Hala bada, Laudioko eremu funtzionaleko udalerriren batean etxebizitza eskuratzeko zerrendan sartuta daudenek eman ahal izango dute izena oraingoan. Horretarako epea uztailaren 18an hasi zen, eta irailaren 2ra arte iraungo du (biak barne).

Etxebizitzak esleitzeko zozketa aurtengo azaroan egitea aurreikusita dago. Lehenengo zozketa udalerrian erroldatuta dauden eta ekainean irekitako epean izena eman zuten pertsonen artean egingo da. Jarraian, zozketan esleitu gabe geratu diren etxebizitzarik egonez gero, beste zozketa bat egingo da, eta horretan parte hartuko dute, hain zuzen, bigarren epe honetan izena eman dutenek.

Dena den, lehen deialdian bazter utzitako eskatzaileei ofizioz emango zaie izena, betiere, ezarritako baldintzak betetzen badituzte. Ildo horretan, eta esan bezala, ezinbestekoa da Laudioko eremu funtzionalean sartuta egotea.

 

Argibide gehiago behar izanez gero, deitu 900 840 101 telefono-zenbakira edo kontsultatu www.visesa.com.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide