Amurrioko herritar talde batek Internet baliatu du bere aldarrikapena lau haizetara zabaltzeko. Hain zuzen, change.org plataformaren bitartez, zera eskatu nahi diote Udalari: jaietako zezenketak ez ditzala diru publikoz ordaindu.
Haien hitzetan, krisi ekonomikoa dela-eta, nabarmen murriztu dira gizarte-zerbitzuetarako aurrekontuak, eta horregatik lotsagarri deritzote zezenketetarako, batez beste, 30.000 euro gastatzeari.
Udalak, aurten, 21.700 euro ordainduko dizkio jaietako zezenketak antolatzeaz arduratzen den enpresari.
Aldarrikapenarekin bat egin nahi dutenek, esteka honen bidez sina dezakete eskaera: http://www.change.org/es/peticiones/amurrio-no-quiero-que-se-paguen-festejos-taurinos-con-dinero-p%C3%BAblico-2