“Euskaraz bizi nahi dut” eguna ospatuko da larunbatean

Aurreko urteetako arrakastaren bidetik, aurten ere "Euskaraz bizi nahi dut" eguna ospatuko da Amurrion, euskararen erabilera sustatzea helburu. Larunbat honetan izango da, ekainaren 1ean, eta egun osoko egitaraua prestatu dute. Eguna Amurrioko Udaleko Euskara Sailak antolatzen du, herriko eta eskualdeko hainbat elkartek eta eragilek lagunduta.

Ekintza gehienak Juan Urrutia plazan izango dira, eta euria egiten badu, udal-pilotalekuan.

Aurreko urteetako arrakastaren bidetik, aurten ere "Euskaraz bizi nahi dut" eguna ospatuko da Amurrion, euskararen erabilera sustatzea helburu. Larunbat honetan izango da, ekainaren 1ean, eta egun osoko egitaraua prestatu dute. Eguna Amurrioko Udaleko Euskara Sailak antolatzen du, herriko eta eskualdeko hainbat elkartek eta eragilek lagunduta.

Ekintza gehienak Juan Urrutia plazan izango dira, eta euria egiten badu, udal-pilotalekuan.

Eguna goizean goiz hasiko da, 08:30ean; Juan Urrutia plazatik irtenda, bisitaldi gidatua egingo da Amurrioko hegaztiak ezagutzeko. Txangoak 12:30era arte iraungo duela aurreikusita dago.

Geroxeago, 11:30etik 13:30era, hainbat jarduera egongo dira plazan: batetik, Aspaltzaren haur-lantegiak, eta bestetik, guraso eta haurrentzako familia-jokoen dinamizazioa eta gaztelu puzgarria. Aldi berean, parkean, errugbi-saio irekia egingo da, Nerbioi Rugby Elkartearen eskutik.

Bestalde, 13:00ak inguruan, mintzodromoa hasiko da, Berbalagunek antolatuta. Goizeko ekintzei amaiera borobila emateko, berriz, herri-bazkaria izango da 14:30etik aurrera, eta bazkalostean, bertsolariak eta mus txapelketa.

Azpimarratu behar da, aiaraldea.fm-ek zuzeneko irrati emanaldia egingo duela goiz osoan zehar plazatik bertatik. Aukera polita duzue, beraz, esatariak bertarik bertara ezagutzeko.

Arratsaldean, egitaraua osatzeko, Untzueta dantza-taldearen ikuskizuna izango da, 18:00etan, Kutxabank-en babespean. Eta, azkenik, 20:30ean hasi eta 22:00ak arte, Oskorriren The pub ibiltaria izango dugu, herriko plazan, eta euria izanez gero, Amurrio Antzokian. Emanaldi horretan, Oskorrik urteetan zehar bildu eta berreskuratu dituen hamaika euskal kanta abesteko aukera dute ikus-entzuleek.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide