Araba Euskaraz jaiaren atarian prestatu den egitarauaren barruan, Baga, Biga, Higa deritzon emanaldia eskainiko dute Eñaut Elorrieta eta Mikel Markez abeslariek. Amurrio Antzokian izango da, bihar, maiatzak 23, arratsaldeko 6etan.
Proiektu multimedia da Baga, Biga, Higa, eta bere helburua da euskal musikagintzaren historiaren ezagupena eta transmisioa bultzatzea, zuzenean abestutako kanten bitartez.
Aukera polita dugu, beraz, betiko musikaz gozatzeko eta hainbat belaunaldiren erreferente izan diren kantuak gogora ekartzeko.