Irakurketa-maratoia antolatu du Aresketa ikastolak Araba Euskarazen harira

mARABAtoia izenpean, euskarazko hitzek sorrarazten diguten emozioa partekatzera gonbidatu gaitu Aresketa ikastolak. Hitzordua hurrengo ostiralean da, maiatzaren 17an.

Erredakziora bidalitako prentsaurrekoan zehaztutakoaren arabera, ekitaldia goizeko 9etan hasiko da, herriko plazan jarritako oholtzatik Lehen Hezkuntzako haurrek eurek aukeratutako testutxoak irakurtzeari ekiten diotenean. Egunean zehar hainbat genero plazaratuko dituzte Aresketa ikastolako eta Amurrioko gainerako ikastetxeetako ikasleek.

Ikasleek ez eze, helduek ere parte hartu ahal izango dute, 16:30etik aurrera, hain zuzen. Prentsa oharrean dioenez, "gogo eta ausardia apur bat aski izango dugu oholtza gainera igo eta segundo batzuetan mikrofonoratzeko hain gustuko dugun olerki hori, amamak hainbat aldiz kontatutako ipuintxoak eta inoiz dardarazi gaituzten euskaraz entzun edo irakurritako esaldi horiek". Bereziki, Aresketa Ikastolako eskola-komunitatearen kide diren edo izan diren guztiak (gurasoak, ikasle ohiak...) eta baita ere gure herrian kultura, euskara, sormen artistiko edota literaturaren munduarekin lotura daukaten pertsona guztiak gonbidatu nahi dituzte antolatzaileek.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide