Araba Euskaraz jaiaren atarian antolatu dituen ekintzetako bat izango da bazkaria. Hitzordua maiatzaren 18an da, 12:00etan. Harrera-ekitaldiaren ondoren, bertsolariek eta dantzariek jardungo dute; ikastolako ikasleak edo ikasle ohiak dira denak. Bazkaldu aurretik, halaber, argazki erraldoia aterako da.
Bazkaria guraso-talde batek prestatuko du, eta 14:30ean izango da, ikastolan bertan. Bazkaldu eta gero Akerbeltz taldearen erromeria egongo da.
Prestaketa-lanak garaiz egin ahal izateko, joango direnen datuak behar dituzte. Horregatik, zera eskatu dute antolatzaileek: 25 euro sartzea Laboral Kutxako 3035 0089 19 0890039124 kontu korrontean maiatzaren 8a baino lehen, norberaren izen-abizenak eta jaiotze-urtea zehaztuta.
Halaber, ikastola garaiko argazkiak edo bideoak izanez gero, arabaeuskaraz2013@gmail.com helbide elektronikora bidaltzea edo ikastolara eramatea eskatu dute. Izan ere, maiatzaren 18an, argazkiak eta bideoak erakutsiko dira egun osoan zehar.
Aukera paregabea, beraz, aspaldiko kideekin elkartu eta mihian kili-kiliak sentitzeko.