“Ataka zaharrak berreskuratzen” lelopean, eta urteko hitzorduari jarraituz, Bazkideen Ibilaldia antolatu du Amurrioko mendi-taldeak apirilaren 20rako.
Ibilbide hau egin beharko dute mendizaleek: Lendoñogoiti-Bedarbide-Atezabal- Lendoñobeiti-Saratxo-Amurrio. Guztira, 18 km.
Abiapuntura joateko, busa jarriko du Mendiko Lagunak taldeak. Goizeko 8etan irtengo da, Telefonicaren egoitza ohiaren paretik, Araba kalean.
Ibilaldian parte hartu ahal izateko, bazkideek 3 euro ordaindu beharko dituzte, eta bazkide ez direnek, berriz, 5 euro. Izena emateko, mendi-taldearen egoitzara joan behar da astearte eta ostegunetan arratsaldeko 7etatik 9etara, edo, bestela, telefono-zenbaki honetara deitu: 945 025 255.
Halaber, ibilaldiaren ondoren, 15:00etan, herri-bazkaria izango da egoitzan bertan. Bazkaltzeko, 10 euro ordaindu beharko dira.