Azken urteotan bezala, Amurrioko Udaleko Gazteria Arloak Jalgi Hadi programa antolatu du Aste Santuko oporraldirako.
3 eta 14 urte arteko haur eta gaztetxoei zuzendutako hamaika ekintza eskainiko dira. Ekintzon helburua zenbait balio bultzatzea da: errespetua, bizikidetza, elkartasuna eta berdintasuna. Halaber, euskararen erabilera bultzatu eta sormena landu nahi dira.
Programa gaur hasiko da, eta apirilaren 6ra arte iraungo du. Ekintza batzuk Gurea Gaztelekuan eramango dira aurrera, eta beste batzuk Larrinaga kaleko oinezkoen gunean. Ordutegia honako hau izango da: 17:00etatik 20:00etara. Dena den, euria eginez gero, frontoian egingo dira antolatutako ekintzak.
Jalgi Hadi programaren barruan, Amurrio Club futbol-taldeak urtero antolatzen duen 3X3 txapelketa ere egingo da, goizero, Juan Urrutia plazan. Euria eginez gero, berriz, Zabalekoko frontoian jokatuko lirateke partidak.
Hona hemen egitarau zehatza: http://www.amurrio.org/eu/article_news_jalgihadi2013.html