Data esanguratsua ospatzeko, bada, bazkaria antolatu dute elkartearen lokalean, martxoaren 24an. Bazkarira joan nahi dutenek izena eman beharko dute aldez aurretik. Egun horretan bertan Otaola I. Argazki Rallyaren sariak ere banatuko dituzte.
Halaber, bazkaldu eta gero, Okondoko Baserriaren Azokaren gunera joango dira, han txosna jartzeko asmoa dute-eta.
Bestalde, Ganekogorta Mendi Klubak kilometro bat erosi du Korrikaren aurtengo edizioan, eta lekukoari laguntzeko jendea behar dutela jakinarazi digute. Martxoaren 22an izango da, goizaldeko hirurak aldera. Izan ere, "uneari merezi duen bultzada eta babesa emateko ahalik eta lagun gehien bildu” nahi dituztela adierazi digute Erredakziori bidalitako prentsa-oharraren bidez.