Hiri-miliaren 6. edizioa martxoaren 9an

Amurrioko Udaleko Berdintasun eta Kirol arloek eta Oinkariak atletismo-taldeak antolatuta, hiri-miliaren 6. edizioa aurkeztu zen atzo. Martxoaren 9an, larunbata, izango da.

Amurrioko Udaleko Berdintasun eta Kirol arloek eta Oinkariak atletismo-taldeak antolatuta, hiri-miliaren 6. edizioa aurkeztu zen atzo. Martxoaren 9an, larunbata, izango da.

Aurreko urteetan bezala, hiri-miliaren harira, herri-lasterketa antolatu dute emakumeen eta gizonen berdintasunaren aldeko aldarrikapena egiteko eta emakumeak kirola egitera bultzatzeko. Herri-lasterketan edozeinek parte hartu dezake, gazte zein heldu, emakume zein gizon. Frontoi kaletik abiatuta, parte-hartzaileek 3 km egin beharko dituzte. Dohainik da, eta herri-izaera duenez, ez da saririk emango. Dena den, parte-hartzaile orok jasoko du oparitxoa eta freskagarria.

Bestalde, lehiatu nahi duten korrikalarientzako lasterketa ere izango da. Milia bat egin beharko dute, hots, 1.609 metro. Bi lasterketa antolatu dira: bata emakumeentzat, eta bestea gizonentzat. Lasterketa horretan, bai, garaikurrak eta diru-sariak banatuko dira, baina parte hartzeko ez da nahitaezkoa izango federatuta egotea.

Halaber, haurrentzako lasterketak egongo dira, adinaren arabera banatuta. Lasterketok mistoak izango dira, eta horietan ere ez da saririk banatuko.

Aurten, nobedade gisa, eta Aurreraka emakume-taldeak proposatuta, omenaldia egingo zaio errendimenduko kirola egiten duen emakume bati. Aurtengo omendua, bada, Raquel Llamas korrikalari gasteiztarra izango da. Hain zuzen, Llamasek iazko herri-milia irabazi zuen.

Izena emateko eta argibide gehiago eskuratzeko, jar zaitezte harremanetan Oinkariak atletismo-taldearekin: http://www.atletismo_oinkariak.com

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide