Aste Santuko oporraldira begira, Marokoko mendiak ezagutzeko aukera eskainiko du Amurrioko Mendiko Lagunak taldeak. Zehazki, Arrosen Harana delakoa eta Goi Atlasaren ingurua bisitatu nahi dituzte. Egunero, 15 km inguruko ibilaldiak egingo direla adierazi digute antolatzaileek. Martxoaren 27an hasi eta apirilaren 7an amaituko da bidaia.
Izena emateko epea otsailaren 5ean ireki zen, eta hil honetako 21era arte iraungo du. Mendi-taldeko bazkideentzako prezioa 450 euro izango dira, eta bazkide ez direnek 10 euro gehiago ordaindu beharko dituzte.
Plaza-kopurua mugatua da: 50. Dena den, plaza guztiak betetzen ez badira, 525 euro ordainduko beharko lirateke.
Izena eman nahi dutenek mendi-taldearen egoitzara joan behar dute. Egoitza astearte eta ostegunetan dago irekita, arratsaldeko 7etatik 9etara. Argibide gehiago nahi izanez gero, 945 025 255 telefono-zenbakira dei daiteke, aipatutako ordu-tartean.