Isuri kutsagarriak murriztea eta mugikortasun jasangarria bultzatzea dira helburu nagusiak
Ibilgailu elektrikoa Toyota etxeko Prius modeloa da; bi motor ditu: elektrikoa bata, eta eztanda-motorra bestea. Ibilgailu horrek ohiko autoek baino erregai gutxiago kontsumitzen du, berotegi efektua eragiten duten gas gutxiago isurtzen ditu eta zarata gutxiago ateratzen du. Udaltzainek erabiliko dute.
Halaber, BH etxeko bi bizikleta elektriko erosi ditu Amurrioko Udalak. Zerbitzu teknikoetako langileek eta udaltzainek erabili ahal izango dituzte, joan-etorri laburrak egiteko. Izan ere, gaur egun, autoa erabili ohi dute distantzia txikietan mugitzeko, eta helburua da ibilgailu kutsagarrien erabilera ahal den neurrian ekiditea.
Ibilgailu elektrikoak 28.463 euroko prezioa izan du, eta bi bizikleta elektrikoek 2.649,8 eurokoa; guztira, beraz, 31.112,8 euro gastatu ditu Udalak. Dena den, Eusko Jaurlaritzak 18.000 euroko diru-laguntza emango dio, garapen jasangarria sustatzen duten udalei zuzendutako partidaren barruan.